Urtaro bat, kontzertu bat ekimeneko hirugarren emanaldia antolatu du Zapatillerak heldu den astean, martxoaren 16an, Amaiurko elkartean. Bi talde izanen dira oholtzaren gainean 18:00etatik aitzinera: III. Mundu Gerra post punk talde beratarra eta Harat post rock talde baztandarra. Sarrera bortz euro izanen dira, Zapatillera Lagun direnendako debalde.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.