Lau lanpostu betetzeko bi deialdi egin ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 14:30

Lanpostuetako bat sasiak garbitzeko traktorea gidatzeko izanen da.

Kontratazioek sei hilabeteko iraupena izanen dute eta martxoaren 27 eta 28ra arte eman daiteke izena, deialdiaren arabera

Baztango Udalak lau postu betetzeko lan eskaintzak egin ditu, bi deialditan. Lehenbiziko deialdia, hiru lanpostukoa, zerbitzu anitzetarako izanen da (eskolen mantentze lanak eta mendiko lanak) eta bigarren deialdia, postu bakarrekoa, sasiak garbitzeko traktore gidari gisa aritzeko. Lanpostuek D mailako ordainsaria izanen dute, lanaldi osokoak eta sei hilabeteko iraupenarekin.

Deialdietan izena emateko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • Eskolako graduatuaren titulua edukitzea.
  • Langabezian egotea edota Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako agentzian batean eskatzaile gisa.
  • Ahozko C1 euskara maila egiaztatzea, ziurtagiririk izan ezean, proba eginen da.
  • B1 motako gidabaimena.

Parte hartzeko nortasun agiria, titulazio akademikoa eta merituak (ikastaroak eta lan esperientzien ziurtagiriak) aurkeztu beharko dira, udaletxean edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Traktore gidari aritzeko deialdiaren kasuan, martxoaren 27ko 14:00ak arte aurkezten ahalko da dokumentazioa. Zerbitzu anitzetarako lanpostuen deialdiari dagokionez, martxoaren 28a izanen da azken eguna, 14:00ak baino lehen.

Informazio gehiago eskuragarri baztan.eus webgunean edo hurrengo zenbakietan: 948 580 006, 689 035 078 eta 667 807 506 (Laura Andresena).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun