'Erreka zoko hortan' film laburra aurkeztuko du Ekaitz Bertizek ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 4a, 14:00

Ekaitz Bertiz zinemagile sunbildarraren azkeneko film laburra, Erreka zoko hortan, proiektatuko dute martxoaren 7an Lur Aretoan 20:00etan. Filmaren ondotik, nola grabatu zen erakusten duen dokumentala ikusteko aukera izanen da eta azkenik zuzendaria bera solastatuko da. Bi ordu inguruko luzera izanen du guztira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun