Ba, sarera jo gabe, Elizondon, martxoaren akabailan, 24an eta 31n izanen diren menopausiari buruzko tailerren berri eman genuen, osasun zentrotik horren berri eman baitziguten.
Jakin dugu taldea osatu dela eta gaiak izan duen harrera ona ikusirik, bertze data berriak finkatu dituztela: maiatzaren 5a eta 12a.
Hasieran aipatu duguna.. Informazioa lortzeko hainbat bide baldin baditugu ere, sarearen mundu honetan, gaia ezagutzeko interesa bada, eta, bertatik bertara profesionalen eskutik izanen diren tailerretan parte hartzeko aukera ere izanen da.
Ainhoa Viela Irungarai CASSYReko emaginarekin tailerren aurkezpen ttiki bat egiteko aukera izan dugu.