Antxitonea trinketearen paleta goma txapelketako 75. Urteurreneko finalak jokatuko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 21a, 11:30

Antxitonea trinketearen paleta goma txapelketaren 75. urteurreneko finalak jokatuko dituzte larunbat goizean.

Larunbatean 10:00etan emakumeak paleta argentinarrarekin ariko dira lehenik eta gero, gizonezkoen paleta goma txapelketako bigarren eta lehen mailako finalak jokatuko dituzte

Elizondoko Antxitonea trinketearen paleta goma txapelketaren 75. urteurreneko finalak jokatuko dituzte otsailaren 22an. Lehenik, larunbatean 10:00etan, aurten lehen aldiz paleta argentinarrarekin aritu diren emakumeen finala jokatuko dute Izaskun Arrosagaraik eta Paula Gorostiagak, Marie Martineren eta Aizkoa Iturrinoren kontra.


Ondotik, 11:00etan, bigarren mailako finala jokatuko dute Olabek eta Maiak, Asiainen eta Gamioren kontra eta segidan, lehen mailako final nagusia jokatuko dute Albiasuk eta Argarate I.ak, Oskarizen eta Barberenaren kontra.
Finalak jokatu ondotik sariak banatuko dituzte eta, ohi denez, bazkaria izanen dute gaur egungo eta garai bateko pilotariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun