Baztango 15 herriek alkateak aukeratu dituzte hurrengo bi urteetarako

Ttipi-Ttapa 2025eko otsailaren 17a

23 urterekin, Beñat Verde Mugiro elizondoarra da alkaterik gazteena. Ondikol.

Larunbateko batzarrean amaiurtarrek Javier Iriarte Jauregiren hautagaitza berretsi zuten, beraz, Baztango herri guzietan izendatu dituzte zinpeko alkateak 2025/26 agintaldirako

Hauek dira Baztango zinpeko alkateak, herriz herri:

Baztangoizan
  • Amaiur: Javier Iriarte Jauregi
  • Arizkun: Amaia Jaurena Etulain
  • Azpilkueta: Ana Irungarai Jubera
  • Erratzu: Xabier Irigoien Urrutia
Elizondoko kuartelean
  • Elizondo: Beñat Verde Mugiro
  • Elbete: Nerea Frias Iturria
  • Lekaroz: Mattari Plaza Zugarramurdi 
Erbereko kuartelean
  • Arraioz: Aritz Alunda Pain
  • Gartzain: Miguel Angel Aleman Sarratea
  • Irurita: Begoña Goienetxe Arrijuria
  • Oronoz-Mugairi: Gaizka Oteiza Migeltorena
Basaburuan
  • Almandoz: Beatriz Etxeberria Valcarlos
  • Aniz: Iñaki Iantzi Maritorena
  • Berroeta: Carlos Garaikoetxea Elso
  • Ziga: Mirian Barberena Ibarra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun