'Transmisioa' dokumentala proiektatuko dute otsailaren 23an Lur Aretoan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 14a, 18:00

Euskal Kultur Erakundeak, Etxepare Institutuak, Elizondoko Herriak eta Lur Aretoak Transmisioa dokumentalaren emanaldia antolatu dute otsailaren 23an, igandea, 18:30ean. Olentzeroren Lagunak elkarteak Argentinako Euskal diasporari Olentzeroren tradizioa ezagutarazteko asmoz egindako bidaia kontatzen du dokumentalak, 75 minutuko iraupenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun