Iruritako alkatea aukeratuta, Amaiurko hautagaitza berretsiko dute bihar

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 14a, 11:00

Baztango herrietatik, Irurita eta Amaiur izan dira agintaldi berrirako zinpeko alkateak aukeratzen azkenak. Joan den astean Baztango batzarburuak deitutako batzarrean Begoña Goienetxe Arrijuria izendatu zuten Iruritako alkate. Amaiurren, berriz, Javier Iriarte Jauregi aurkeztu da alkategai, eta bihar 19:00etan batzarra eginen dute hautagaitza berresteko.

Amaiurtarrek aurkeztutako hautagaia berretsiz gero, hauek izanen dira 2025/26 agintaldirako alkateak herriz herri:

Baztangoizan
  • Amaiur: Javier Iriarte Jauregi
  • Arizkun: Amaia Jaurena Etulain
  • Azpilkueta: Ana Irungarai Jubera
  • Erratzu: Xabier Irigoien Urrutia
Elizondoko kuartelean
  • Elizondo: Beñat Verde Mugiro
  • Elbete: Nerea Frias Iturria
  • Lekaroz: Mattari Plaza Zugarramurdi 
Erbereko kuartelean
  • Arraioz: Aritz Alunda Pain
  • Gartzain: Miguel Angel Aleman Sarratea
  • Irurita: Begoña Goienetxe Arrijuria
  • Oronoz-Mugairi: Gaizka Oteiza Migeltorena
Basaburuan
  • Almandoz: Beatriz Etxeberria Valcarlos
  • Aniz: Iñaki Iantzi Maritorena
  • Berroeta: Carlos Garaikoetxea Elso
  • Ziga: Mirian Barberena Ibarra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun