Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur eta bihar

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 14a, 13:30

Antxitonea trinketearen 75. urteurreneko paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte ortziralean eta larunbatean.

Elizondoko Antxitonea trinketearen 75. urteurreneko paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da. Otsailaren 14an eta 15ean, ortziralean eta larunbatean jokatuko dituzte gizonezkoen lehen eta bigarren mailako finalerdiak. Aurten, lehen aldiz, emakumeak ere lehian ari dira.

Otsailaren 14an, ortziralean 18:00etan hasita, bigarren mailako gizonezkoen finalerdiak jokatuko dituzte. Lehenik, Olaba eta Maia, Osakarren eta Txantreren kontra ariko dira eta bigarrenean, Lizartza eta Goienetxe, Asiainen eta Gamioren kontra.

Otsailaren 15ean, larunbatean 16:00etan, aurten lehen aldiz txapelketan ari diren emakumeen txanda izanen da: Irene eta Marie, Elenaren eta Argitxuren kontra ariko dira eta bigarrenean, Izaskun eta Paula, Marieren eta Iratiren kontra.

Ondotik, 18:00 aldera, gizonezkoen lehen mailako finalerdiak jokatuko dituzte: Albiasu eta Argarate I.a, Huarteren eta Oteroren kontra lehenik eta, segidan, Oskariz eta Barberena, Elizegiren eta Argarate II.aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun