Belateko eta Almandozko tunelak hetsiko dituzte bihar goizean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 6a, 13:30

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Belateko tunel barrenean egin behar dituzten lanen ondorioz, bihar, otsailaren 7an, trafikoa errepide zaharretik —NA-1210— bideratuko dute bi noranzkoetan. Aurreikusi dutenez, 08:00etatik 15:00ak arte iraunen du mozketak.

Belateko tunelaren barreneko aldean ariko dira lanean eta trafikoa bi noranzkoetan itxiko dute; zehazki, 27. kilometroaren eta 35. kilometroaren artean –Almandoz parean–.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun