Sare sozialak eta osasun mentala solasgai otsailaren 18an Elizondon

Julen Linazasoro zibersegurtasunean aditua izanen da hizlaria.

Sareak modu osasuntsuan erabiltzeko irizpideak ardatz izanen duen solasaldia antolatu du Baztan Ikastolako Guraso elkarteak, otsailaren 18an 17:00etan Arizkuneneko goitiko aretoan.

Macsonrisas taldeko Julen Linazasorok gidatuko du solasaldia, zibersegurtasunean aditua. Sare sozialen negozio eredua eta sor ditzakeen arazoak landuko ditu saioan: adikzioa, desinformazioa, autoestimu baxua, depresioa, antsietatea…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun