Elizondoko Herriak auzolan deialdia egin du larunbatean, otsailaren 8an, 08:30ean Txokoton. Egin beharreko lanak, bertzeak bertze, sasiak kentzea, paretak garbitzea, arbolak kimatzea eta errekaren eskuin ertzean eroritako eta usteldutako guzia kentzea izanen dira.
Parte hartu nahi dutenek bihar arte ematen ahalko dute izena, 699 314 514 telefono zenbakira deituta. Adierazi dutenez, bakoitzak bere materiala eramatea eskertuko dute: motozerra luze eta motzak, sasiak mozteko makinak, arrantzako botak eta eskularruak (derrigorrezkoak). Lanaren ondotik hamaiketakoa izanen da.