200 pertsona elkartu ziren atzo Elizondon osasun sistema publiko duinaren alde

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 6a, 12:00

Hurrengo elkarretaratzea martxoaren 5ean izanen da, 18:00etan osasun etxearen aitzinean

Hondar sei hilabeteetan bezala, Elizondoko osasun zentroaren aitzinean bildu ziren 200 bat baztandar otsaileko lehenbiziko asteazkenean, Baztango Osasun Plataformak deituak. Hala ere, atzokoan, «plataformak ez zituen berri onak ekarri. Otsailean hastekoak ziren hiru medikuetatik, bat behin betiko etorriko da, bertze bat ordezko plaza batekin beteko da (hilabete honetako kontratua eginen diote), eta hirugarrena hutsik gelditu da». Hori dela eta, heldu den hilabetean ere, martxoaren 5ean, leku berean bilduko dira 18:00etan.

Horrez gain, aste honetan greban dauden Benito Menniko langileek bat egin zuten deialdiarekin, haien aldarrikapenak plazaratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun