2022an onartu zuen Nafarroako Lurralde Kohesioak Elizondoko Santiago karrika eta Baztanberri plaza lotuko dituen zubiaren proiektua. Gaurko saioan, Nafarroako Gobernuak bertze pauso bat eman du proiektuaren garapenean, eta urgentetzat jo du obrak egiteko beharrezkoak diren lur eta ondasunen okupazio eta desjabetzea. Desjabetze horien gastua 211.005,48 eurokoa izanen dela kalkulatu dute.
Proiektuak karrika nagusiari N-121-B saihesbidera irteera zuzena eman nahi dio. Horretarako, biribilgunea eginen dute Santiago karrikan, herriko sarreran, eta zubi mistoa eraikiko dute Baztan ibaiaren gainean Baztanberri plazarat.