Bertso afaria eginen dute otsailaren 15ean Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 5a, 15:30

Urko Gartzia lekaroztarra eta Aitor Mendiluze ariko dira kantari.

Lekarozko Legate elkarteak bertso afaria antolatu du otsailaren 15ean, 21:00etan herriko elkartean. Aitor Mendiluze eta Urko Gartzia bertsolariak ariko dira kantari. Txartelak salgai daude, 30 eurotan, 679 624 700 telefonoan (Nekane) edo elkarteko edozein kideri erranez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun