Nafarroako 'Egonaldiak' murgiltze programa abiatu zuten atzo Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako neska-mutikoek Lekarozko aterpetxean. Giro euskaldunean, zenbait egunez mintzaira eta ulermena landuko dute ikasleek, «euskal nortasun kulturala» indartzeko asmoz. Gainera, aterpea ASPACEk kudeatzen duenez, «inklusioa, integritatea eta solidaritatea bezalako funtsezko baloreak» landuko dituzte.
Programari hasiera emanda, maiatzaren 23ra arte 1.100 ikasle inguruk parte hartzea aurreikusi dute, hainbat txandatan eta ikastetxe desberdinetatik etorritako ikasleekin: Iruñeko Navarro Villoslada institutua eta Patxi Larrainzar eskola, Sarriguren BHI, Altsasuko Jesusen Bihotza ikastetxea…