Euskal Herriko mus txapelketako saioa eta elkarteko batzarra izanen dituzte asteburuan Anizen

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 4a, 09:00

Otsailaren 7an, ortziralea, Euskal Herriko XVI. mus txapelketako kanporaketa saioa eginen dute herriko elkartean, 21:00etan hasita. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu izena emateko. Biharamunean, berriz, Mendiarte elkarteko urteko batzarra izanen da 12:00etan, eta kontuak emateaz gain, kide berriak sartzeko aukera izanen da, hala nahi izanez gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun