Baztango Osasun Plataformak elkarretaratzea eginen du asteazkenean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 3a, 14:30

Hilabeteroko elkarretaratzeekin aitzinera segitzen du Baztango Osasun Plataformak, «osasun sistema publiko duinaren alde». Otsailekoa asteazken honetan izanen da, hilaren 5ean, 18:00etan Elizondoko osasun etxearen aitzinean.

Azken elkarretaratzean jakinarazi zutenez, «oposizio bidez hiru plaza atera dira, eta hiruak hartuak dira, otsailean hasteko. Hala ere, pediatra plaza erdi bat falta da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun