'Artea' antzezlana aurkeztuko dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 31a, 16:00

Baztango Kultura Zerbitzuak Artea helduendako antzerki komediaren emanaldia antolatu du igandean, otsailaren 2an, 18:00etan Gizarte Bilgunean. Yasmina Reza da antzezlanaren egilea, Begoña Bilbao zuzendaria eta Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreak izanen dira oholtzaren gainean.

Sinopsia

Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun