Desfibriladoreak paratu dituzte Baztango herrietan, eta orain horiek erabiltzen eta berpizte kardiopulmonarra egiten ikasteko doako saioak antolatzen ari dira herrika. Aste honetan Basaburuaren txanda izanen da, gaurtik hasita:
- Urtarrilak 30, ortzeguna, Almandozen 19:00etan
- Urtarrilak 31, ortziralea, Berroetan 19:00etan
- Otsailak 1, larunbata, Anizen 10:00etan
- Otsailak 2, igandea, Zigan 09:30ean eta 11:00etan
Horrez gain, Elizondon saio gehiago antolatu dituzte, lehenbizikoen arrakasta ikusita:
- Otsailak 3, astelehena, 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz
- Otsailak 18, asteartea, 12:00etan (gazteleraz)
- Otsailak 26, asteazkena, 12:00etan (euskaraz)
Saioak osasun etxeko lurpeko solairuan izanen dira eta interesa dutenek izena eman beharko dute 655 295 685 telefonoan, Whatsapp bidez.
Osasun langileak ari dira ikastaroak ematen, eta adierazi dutenez, «arrakasta handia» izaten ari dira. Desfibriladorea «edozeinek erabil dezakeen aparatu erraza da», eta, are inportanteago, «biziak salba ditzakeena». Adin guzietako herritarrak animatu dituzte parte hartzera eta bakarren batek bere herriko saiora hurbiltzeko aukerarik ez badu, bertze saioetara joateko deia egin dute.