Italia, Austria eta Eslovenia artean dago Friul. Aipatu irratiak Udine hiriburuan du egoitza eta Friulana kooperatibak kudeatzen du. 600.000 pertsona inguru solastatzen dira friuleraz eta Radio Onde Furlane da, friuleraz egiten duen bere programazioarekin, hizkuntza gutxitu horretako komunikabide nagusia. Bada joan den urtarrilaren 25ean, Dret e ledrôs programan, Italiako Gobernuak indarrean sartu nahi duen segurtasun legeari buruz aritu ziren eta Aroztegiko auziari buruz ere aritu ziren.
Elkarrizketa lotura honetan aditzen ahal da.