Horrez gain, otsailaren 8an, larunbata, goiz parteko jardunaldia eginen dute Baigorrin. Ipar eta Hego Euskal Herriko herritar, eragile, ekoizle eta erakundeak bilduko dira, «mugaz gaindiko monetari buruz gehiago ezagutu eta elkarrekin aritzeko. Aukera paregabea izanen da Ipar Euskal Herriko Euskoa eta bere funtzionamendua hobeto ezagutzeko, eta Baztanen sortu nahi dugun moneta nolako izanen den ideiak hartzeko eta pentsatzen hasteko». Jardunaldian izena emateko egin klik hemen.