Atzo arratsaldean 59 urteko mendizale desagertu baten abisua hartu zuten Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek, goizean Hondarribitik Saioa alderat abiatu zena. Suhiltzaileak ilunabarrean hasi ziren gizonaren bila, eta iluntasunak bilaketa oztopatu bazuen ere, 20:00ak aldera aurkitu zuten bere autoa Belaten, Karabineroen etxean (Benta errean). 23:30ean, berriz, desageruaren mugikorra aurkitu zuten.
Gauean bilatzen segitu ondotik, gaur goizean talde gehiago eta helikopteroa gehitu dira bilaketara, eta mendizalearen gorpua aurkitu dute, 10:30ak aldera, Saioako kaskoaren inguruan. Nafarroako Auzitegi Medikuntza Institutura eraman dute gorpua, autopsia egiteko.