Apopilo elkartearen izenean, Baztan eta baztandarrok azkenaldi honetan jasaten ari garen erasoen aitzinean, zera adierazten dugu:
Gu, turismoan lanean ari garen Baztango landetxe, apartamentu eta hotel ttikiak gara. Ingurumenaren erabilera egoki, zentzuzko eta orekatuarekin konprometituak gaude. Turismo jasangarrian sinesten dugu, euskarari, gure hizkuntza den heinean, lehentasuna ematen diogu, gure kultura zaintzen dugu, kontsumitzen ditugun lehengaiak bertako ekoizleei erosteko konpromisoa daukagu…
Gure ustez, Lekaroz herriko Aroztegian egin nahi den makroproiektua ez dago guk defendatzen ditugun baloreetan oinarritua. Baztan jasangarri bat eraikitzeko norabidetik arras urrun ikusten dugu. Ez ditu bertako natura, hizkuntza, kultura eta herritarrak kontuan hartzen. Ez du bertako herritarren hitza errespetatzen, beraien borondatearen gainetik hartzen baititu erabakiak.
Azkenik, Baztan eta baztandarrok pairatzen ari garen erasoa salatu nahi dugu. Bertan erabaki nahi izatea eta baztandarron hitza errespetatzea, Baztan jasangarri bat lortzeko nahitaezkoa dela iruditzen zaigu.
Honen aitzinean, epaituak izanen diren zazpi baztandarrei gure elkartasun osoa adierazten diegu eta otsailaren 1erako deitu den manifestazio nazionalari gure atxikimendua adieraziz bertaratzeko deia luzatzen dugu.
AROZTEGIA GELDITU! HERRIAREN HITZA ERRESPETATU!