Emaztekiendako oinarrizko brikolaje ikastaroa eginen dute otsailean eta martxoan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 21a, 12:00

Irudia: Freepik.com

Bortz saioko ikastaro ez-mistoa izanen da, otsailaren 19an eta 26an eta martxoaren 12an, 19an eta 26an

Baztango Berdintasun Zerbitzuak oinarrizko konponketak egiten ikasteko lantegia antolatu du, emakumeei zuzendua. Elizondo Lanbide Eskolan emanen dituzte klaseak eta bortz saio izanen ditu ikastaroak: otsailaren 19an eta 26an eta martxoaren 12an, 19an eta 26an. Lehenbiziko saioa 18:00etatik 20:00etara izanen da, eta gainerakoak 17:30etik 20:00etara.

Izena emateko berdintasuna@baztan.eus helbidera idatzi edo 613 003 634 telefonora deitu beharko da. Baztanen erroldatutako emaztekiek izanen dute lehentasuna eta izen ematearen ordenean beteko dituzte lekuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun