Tasubinsako aldarrikapenekin bat egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 17a, 17:00

Tasubinsak hedapen materiala argitaratu du, posterra eta egutegia, desgaitasun intelektuala duten pertsonak nola izan nahi duten tratatuak jasotzen duena.

Materiala zabaltzeko, Tasubinsako ordezkariak Baztango Balleko Etxean izan dira aste honetan, Fernando Anbustegi alkatearekin eta Mariano Iribarren alkateordearekin. Baztango Udalak bat egin du langileen aldarrikapenekin eta kontuan har ditzatela eskatu die herritarrei. Tasubinsaren posterra ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun