Blas Fagoaga
Blas Fagoaga Ariztia erratzuarra 1897an sortu eta 1966an zendu zen. Nafarroako historiaren eta kulturaren dibulgatzailea izan zen urte luzez, euskararendako garai ilun eta korapilotsuenetan. Erratzuarraren euskaltzaletasunaren ertz guztiak aletzen ahalegindu dira liburuan. Eskolak euskaraz eman zituen eta apezek ere euskara jakin zezaten nahi zuen. Gerraren aitzinetik lan oparoa egin zuen irakaskuntzan euskara ezagut zezaten ikasleek. Hala eskertu zioten, idatzizko bertso batekin. Apez ere izan zen, eta XVI. mendean egin zituen ezkontzen idazkiak ere txertatu dituzte liburuan. Euskarazko oinarriak dituzten gaztelaniazko hitzak ere aztertu zituen Fagoagak.