San Anton eguna ospatuko dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 15a, 09:00

Urtero bezala, Baztango Udalak eta Elizondoko zahar etxeak San Anton eguna antolatu dute hilaren 17an Elizondoko plazan. Goiz osoko egitaraua izanen du: lehenik txistulariak izanen dira, 11:00etan baztan zopak jateko aukera izanen da eta 13:00etan zozketa eginen dute.

Zozketako txartelak eskuragarri daude dagoeneko, euro baten truke, eta lortutako dirua zahar etxerako izanen da. Animaliak bizirik zozketatzeko debekua dela eta, lau sorta banatuko dituzte: lehenbizikoa 500 euroko baliokoa, bigarrena 250 eurokoa, hirugarrena 150 eurokoa eta laugarrena 100 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun