Aroztegiko zazpi auzipetuen egoera salatzeko manifestazioa eginen dute otsailaren 1ean Iruñean, 16:00etan epaitegietatik abiatuta. Harat joateko autobusa antolatu dute Baztandik. 14:30ean abiatuko da eta 20:00etan izanen da itzulera, eta Ordokin, Elizondon eta Oronozen eginen ditu geldialdiak. Izena emateko zerrendak eskuragarri daude Erratzuko Zubipuntan, Elizondoko Fantxiken eta Intzan eta Oronozko Urgainen, eta 10 euroko fidantza ordaindu beharko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.