Andres Iñigo eta Paskual Rekalde

Ilbeltzaren 30ean 'Blas Fagoaga Ariztia. Irakaslea eta euskaltzaina' liburua aurkeztuko dute

Xorroxin irratia 2025eko urtarrilaren 14a

Joan den abenduarn 19an, Blas Fagoaga euskaltzain erratzuarraren bizi ibilbidea aztertzen duen liburua plazaratu zuen Euskaltzaindiak. Blas Fagoaga Ariztia irakasle, euskaltzain urgazle eta euskaltzale zenak gure hizkuntzaren alde egindako ahalegina goraipatzekoa da, gerraren aitzineko garai haietan. Euskaltzaletasuna buruan, bihotzean eta bere jardunetan nagusi zen, tartean, berak egindako hiztegia dugu. Dokumentazio eta ikerketa lanak fruituak eman ditu. Euskaltzainak diren Andres Iñigo iturendarrak eta Paskual Rekalde amaiurtarrak lan ederra egin dute. Blas Fagoaga Ariztia. Irakaslea eta euskaltzaina liburuaren paratzaileak ditugu eta Xorroxingo estudioan izan  ditugu. Ilbeltzaren 30ean, Elizondon, Arizkunenea Kultur Etxean aurkezpena eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun