Udazkenean hasi ziren Arras Baztan lurralde markan bildutako hainbat eragile mugaz gaindiko izaera duen tokiko moneta batean lanean. Geroztik bilerak egin dituzte «eta hausnarketak, kezkak, aukerak etab. aztertu». Orain egindakoa herritarrekin partekatu nahi dute, «jasotako guztia zuekin landu eta aitzinera egiteko bidea zuekin pentsatu eta adostu». Hori dela eta, urtarrilaren 28an, asteartea, saioa antolatu dute Arizkunenean 19:00etan.
Horrez gain, otsailaren 8an, larunbata, goiz parteko jardunaldia eginen dute Baigorrin. Ipar eta Hego Euskal Herriko herritar, eragile, ekoizle eta erakundeak bilduko dira, «mugaz gaindiko monetari buruz gehiago ezagutu eta elkarrekin aritzeko. Aukera paregabea izanen da Ipar Euskal Herriko Euskoa eta bere funtzionamendua hobeto ezagutzeko, eta Baztanen sortu nahi dugun moneta nolako izanen den ideiak hartzeko eta pentsatzen hasteko».