San Anton eguna ospatuko dute ilbeltzaren 17an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 9a, 17:00

Aurten ere baztan zopak banatuko dituzte. Ondikol.

Zozketako txartelak salgai daude dagoeneko, euro batean

Urtero bezala, Baztango Udalak eta Elizondoko zahar etxeak San Anton eguna antolatu dute hilaren 17an Elizondoko plazan. Goiz osoko egitaraua izanen du: lehenik txistulariak izanen dira, 11:00etan baztan zopak jateko aukera izanen da eta 13:00etan zozketa eginen dute.

Zozketako txartelak eskuragarri daude dagoeneko, euro baten truke, eta lortutako dirua zahar etxerako izanen da. Animaliak bizirik zozketatzeko debekua dela eta, lau sorta banatuko dituzte: lehenbizikoa 500 euroko baliokoa, bigarrena 250 eurokoa, hirugarrena 150 eurokoa eta laugarrena 100 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun