Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 9a, 15:00

2025ak bere lehenbiziko erailketa matxista izan du dagoeneko Euskal Herrian: gizon batek bere ama hil zuen Barakaldon joan den ortziralean. Gertakaria salatzeko, Baztango mugimendu feministak elkarretaratze deialdia egin du bihar, ilbeltzaren 10ean, 19:00etan Elizondoko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun