Baztango Osasun Plataformak hilabeteroko elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Elizondon, eta 110 lagun inguru bildu ziren, «osasun sistema publiko duinaren alde». Ekitaldiaren ondotik, Osasun Lege berriari Nafarroako Osasun Plataformak aurkeztutako helegiteen berri eman zuten, Nafarroako Gobernuaren orriko gardentasun atarian ikusgai dagoena. Bertzalde, momentu honetan Elizondoko mediku plazen inguruko informazioa azaldu zuten: oposizio bidez hiru plaza atera dira, eta hiruak hartuak dira, otsailean hasteko. Hala ere, pediatra plaza erdi bat falta dute.
Hurrengo hitzordua otsailaren 5ean izanen da, 18:00etan Elizondoko osasun etxearen aitzinean.