Izan ere, Joxean Etxeberriak dagoeneko aizkora apustua hitzartua du Jokin Urretabizkaia Basozabalekin martxoaren 8an Donezteben. 12 kanaerdiko eta 60 ontzako sei enbor moztu beharko dituzte, 4.000 euro jokoan dituztela.
Honela, Arria V.aren kontrakoa martxoan izan beharrean, urte akabailan izatea eta egur gehiago moztea ere proposatu zuen Etxeberriak, baina ez zen adostasunik izan.