Urtarrilaren 11n, larunbatean, Xabi Agirre 'NI' artistak bere azkeneko diskoa aurkeztuko du, Akorduan gaude zintzilik. 18:30ean izanen da hitzordua eta bere sormen prozesua ezagutzeaz gain, bi kanta aditzeko aukera izanen da.
Igandean, berriz, Memoria programako solasaldia izanen da 12:30ean, 78ko San Ferminak: estatu krimena; Martin Villa errudun izenpean. Sabino Cuadra, Miren Egaña eta Aitor Garjon izanen dira hizlariak, 78ko Sanferminak: Gogoan! herri ekimeneko partaideak eta memoria historikoren arloko militanteak.
Hilaren 19an, hurrengo igandean, Recorridos por la memoria desde el compromiso de dos mujeres mintzaldia aurkeztuko dute gaztelaniaz, Gazteluko eta Beartzungo istorioak solasgai. 12:30ean izanen da hitzordua eta bi hizlari izanen ditu, Blanca Burusco (Memoria eta Bizikidetzako biktimen arretarako bulegoa) eta Itziar Munarriz (Erriberri por la Memoria taldea).
Azkenik, ilbeltzaren 24an, ortziralea, Kaskezur eta Sodade euskal rock taldeek kontzertua emanen dute 22:00etatik aitzinera.