Ordenantzak dioen bezala, ilbeltzaren 6a kontuen eguna izan da Baztango herrietan; azken bi urteetako kontuak aurkeztu eta 2025/2026 agintaldirako zinpeko alkateak izendatu dituzte. 13 herritan makila hartu dute herriko alkateek eta lau herritan azken agintaldiko alkateek segituko dute: Azpilkuetan, Arraiozen, Almandozen eta Berroetan. Aipatzekoa da Carlos Garaikoetxearena borzgarren agintaldia izanen dela Berroetan.
Hauek dira herrietako alkateak hurrengo bi urteetarako:
Baztangoizan
- Arizkun: Amaia Jaurena Etulain
- Azpilkueta: Ana Irungarai Jubera
- Erratzu: Xabier Irigoien Urrutia
Elizondoko kuartelean
- Elizondo: Beñat Verde Mugiro
- Elbete: Nerea Frias Iturria
- Lekaroz: Mattari Plaza Zugarramurdi
Erbereko kuartelean
- Arraioz: Aritz Alunda Pain
- Gartzain: Miguel Angel Aleman Sarratea
- Oronoz-Mugairi: Gaizka Oteiza Migeltorena
Basaburuan
- Almandoz: Beatriz Etxeberria Valcarlos
- Aniz: Iñaki Iantzi Maritorena
- Berroeta: Carlos Garaikoetxea Elso
- Ziga: Mirian Barberena Ibarra
Amaiurren eta Iruritan ez da hautagairik aurkeztu, beraz, Baztango Batzar Nagusiko presidenteak batzar berri bat deituko du hilabete bateko epean, egoeraren berri emateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!