Aplikazio horretan, ginkana edo escape room moduan parte hartu ahal izanen da, eta jokoa hasteko QR kode batetik jautsi beharko da APPa. Kode hori Baztango turismo bulegoan, Baztango begiratokian eta Anizko, Zigako eta Berroetako landetxeetan egonen da eskuragarri, eta, aldi berean, leku horietan doako kode bat eskainiko dute jokoa hasteko.
Aplikazioak zazpi joko-mota izanen ditu: Matchmaker, G-Spot, Esploratzailea, Sprinter, Hunter, Groupie eta Expert.
Sarbide kode batekin bi mugikorretan deskargatu ahal izanen da, eta jokoan banaka edo taldean parte hartu ahal izanen da. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri.