Baztan eta Real Sociedad taldeetako beteranoek jokatu dute Giltxaurdin, etxeko taldearen mendeurrenaren harira

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 2a, 18:00

Baztan eta Real Sociedad taldeetako beteranoak elkarrekin Giltxaurdin, futbol partida hasi baino lehen. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Donostiako taldea 2-4 nagusitu zen abenduaren 28ko futbol partida berezian

Baztan Kirol Elkarteak mendeurrenaren ospakizunetan murgildurik segitzen du eta abenduaren 28an Giltxaurdin aurrez aurre izan ziren Baztan futbol taldeko eta Donostiako Real Sociedad taldeko beteranoak. Donostiarrak 2-4 nagusitu ziren, baina partida ederra ikusi ahal izan zuten Giltxaurdira hurbildutakoek, eguraldi bikaina lagun.

Bi taldeetako kapitainak eta epailea. Argazkia: Ondikol

Baztan futbol taldeko golak Aletxuk eta Axier Lizartzak egin zituzten eta donostiarrenak, berriz, Alex Aizpuruak (3) eta Eugenio Carok. Partidaren ondotik, elkarrekin ospatu zuten bi taldeek eta Iriarte pilotalekuan ttikienendako puzgarriak ere izan zituzten.

Baztan Futbol Taldeko beteranoak. Argazkia: Ondikol

Real Sociedad taldeko beteranoak Giltxaurdin. Argazkia: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun