Amaiurren, Lekarozen eta Iruritan Errege eguneko batzarrean berriz saiatuko dira herriko alkateak aukeratzen

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 29a, 12:00

Baztango hamabortz herrietan, ilbeltzaren 6ko batzarretan presentatuko dituzte 2024ko kontuak eta, 2025-2026 agintaldirako alkate berria duten hamabi herrietan, egun horretan eginen dute aginte makilaren transferentzia. Amaiurren, Lekarozen eta Iruritan aldiz, berriz saiatuko dira agintaldi berrirako alkatea aukeratzen. Argazkiak: Ondikol.

Hiru herri hauen kasuan, Errege eguneko batzarretan ez balitz alkaterik aukeratuko, Baztango Batzar Nagusiko presidenteak deituko du batzarre berri bat hilabete bateko epean egoeraren berri emateko.
 

12 herritan hautatuta daude alkateak

Baztangoizan
  • Arizkun: Amaia Jaurena Etulain
  • Azpilkueta: Ana Irungarai Jubera
  • Erratzu: Xabier Irigoien Urrutia
Elizondoko kuartelean
  • Elizondo: Beñat Verde Muguiro
  • Elbete: Nerea Frías Iturria
Erbereko kuartelean
  • Gartzain: Miguel Angel Aleman Sarratea
  • Arraioz: Aritz Alunda Pain
  • Oronoz-Mugairi: Gaizka Oteiza Migueltorena
Basaburuan
  • Almandoz: Beatriz Etxeberria Valcarlos
  • Aniz: Iñaki Iantzi Maritorena
  • Berroeta: Carlos Garaikoetxea Elso
  • Ziga: Marian Barberena Ibarra
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun