Abenduaren 31n Baztandarren Biltzarreko materiala saltzeko postua paratuko dute Elizondon. Postua plazan paratuko dute 17:30etik 20:00etara, eta bildutako diru dena Palestinako genozidioak kaltetutakoak laguntzen dituen Salam elkarteari bideratuko diote. Hilaren 24an ere paratu zuten postua, eta bildutako dirua Salam elkarteari bideratu zioten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.