Inguruko gazte aunitzen bilgunea izaten da abenduaren 25eko arratsa Elizondon eta besta ondotik, etxera itzultzeko autobus zerbitzua antolatu du Baztango Udalak. Arizkun alderat joateko busa 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean abiatuko da, eta herri guzietatik pasako da. Lekaroz alderat joateko, berriz, 04:00etan, 05:30ean eta 07:00etan izanen da autobusa. Bidaia hiru euro izanen dira eta plazatik abiatuko dira busak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.