Ilbeltzak 20, astelehena
Joxan Oiz Arruti VII. (H)ilbeltza bekaren irabazlearekin Amazurtza liburuari buruz arituko dira Arizkungo medikuaren etxean 19:30ean.
Ilbeltzak 22, asteazkena
Idoia Santamaria itzultzailearekin Bärlach komisarioaren abenturak eta desbenturak solasaldia izanen da Anizko elkartean 19:00etan.
Ilbeltzak 24, ortziralea
Arg(h)itzen dokumentala Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan
Ilbeltzak 25, larunbata
11:00etan Elizondoko Arizkunenean Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahai ingurua Edurne Elizondo eta Mikel Elortzarekin. Gidari lanetan Isabel Jaurena ariko da. Ondotik, 14:00etan, bazkaria izanen da Erratzuko elkartean eta parte hartu nahi dutenek ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean eskatzen ahal dute txartela. Bazkalondoan bi liburu aurkeztuko dituzte: Izaskun Garcia Quintanaren Basokoa eta Iñaki Petxarromanen Lehendakariaren alaba. Ilunabarrean, ilargipeko enigmak izenepean susmagarrien gaua eginen dute Erratzuko ostatuetan barna.
Ilbeltzak 26, igandea
Itzuli beltza eginen dute Azpilkuetan 11:00etan Xartolako axeri izenpean.(H)ilbeltza borobiltzeko Elizondoko Arizkunenean 19:00etan Odola-kantari Euskal kantagintzaren tragepedia emanaldia izanen da Unai Elorriagarekin eta Josu Aurrekoetxearekin.