Nafarroako historiaren eta kulturaren dibulgatzailea izan zen urte luzez Blas Fagoaga Ariztia. Gainera, euskararendako garai ilun eta korapilotsuenetan egin zuen ahalegin hori. Erratzuarraren euskaltzaletasunaren ertz guztiak aletzen ahalegindu dira liburuan. Eskolak euskaraz eman zituen eta apezek ere euskara jakin zezaten nahi zuen. Gerraren aitzinetik lan oparoa egin zuen irakaskuntzan euskara ezagut zezaten ikasleek. Hala eskertu zioten, idatzizko bertso batekin. Apez ere izan zen. XVI. mendean egin zituen ezkontzen idazkiak ere txertatu dituzte liburuan. Euskarazko oinarriak dituzten gaztelaniazko hitzak ere aztertu zituen Fagoagak. Liburuaren akaberan hiru prediku ere bildu dituzte: horietako batean, 1932an, Elizondoko Elizan, haur euskaldunaren egunean salatu zuen pederastia, garai haietan ere, hedatua omen zegoen erromatarren eta greziarren artean: emakumeetara baino gehiago haurretara emanak zeuden eta makurrago dena, orduko jakintsuek gaiztakeria hauek onartzen edo xuritzen zituzten, jaso zuen predikuan.
Blas Fagoaga Ariztia erratzuarra 1897an sortu eta 1966an zendu zen. Irakasle eta euskaltzainaren inguruko liburua argitaratu berri du Euskaltzaindiak. Andres Iñigo eta Paskual Rekalde euskaltzainek ondu dute.