Banatu dituzte xahuketarik gabeko pintxo potearen sariak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 19a, 14:30

Gaur banatu dituzte sariak Baztango Udaleko Mariano Iribarren zinegotzia bertan zela.

Baztango Udalak antolatuta, xahuketarik gabeko pintxo potea egin zuten azaroaren 29an Elizondon eta Elbeten. Zazpi establezimenduk hartu zuten parte eta gaur egin dute sari banaketa: lehen saria B12  harategiak Irular Mermelada ekoizlearekin batera egindako pintxoarendako izan da, bigarrena Txokoto Tabernarendako eta hirugarrena Elbeteko Posada jatetxearendako.

Gaur goizean egin dute sari banaketa, eta Baztango Udalak balorazio «arras positiboa» egin du elikagaien xahuketaren edo alferrik ez galtzearen inguruan egindako pintxo potearen inguruan. Azaldu dutenez, jende aunitzek hartu zuen parte ekimenean, eta gerora ere jendearengan zer errama eman du: «Establezimendu denetan pintxorik gabe gelditu ziren, eta beraz, egun horretan behintzat ez zen janaririk alferrik galdu».

Pintxoak dastatu zituztenek pintxo hoberena bozkatzeko aukera izan zuten, eta horiek izan dira irabazleak aukeratu dituztenak. Gaur goizean banatu dituzte sariak lehiaketa irabazi duen B12 harategian. Euskal txerrien hondar goxoak izeneko pintxoarekin irabazi du sariketa Barrutia 12k. Bigarren postua lortu duen Txokoto tabernak Banabartata pintxoa prestatu zuen, eta hirugarren postua lortu duen Elbeteko posadak Xingerra, patata eta arrautza piperrarekin.

Kanpainan parte hartu, pintxoak probatu eta bozketan parte hartu zutenen artean egindako zozketan saritua Elizondoko Idoia Goñi Otxandorena izan da. Lehiaketako sarituek, aldiz, Baztango Zaporeak lote bana hartu dute opari.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun