Iruritan babes ofizialeko hamar etxebizitza egiteko obra kontratazioa baimendu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 19a, 15:30

Itxura hau izanen du Iruritako Karrika Nagusian eginen den alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen promozioak.

Karrika Nagusian hamar etxebizitza egiteko estimatutako gastua 1.530.036 eurokoa da

Nafarroako Gobernuak lau akordio lortu ditu Tuteran, Zangozan, Azkoienen eta Iruritan alokairuko babes ofizialeko 80 etxebizitza sustatzeko, 6,8 milioi euroko inbertsio publikoa eginez. Behin akituta, Babes Ofizialeko Etxebizitza horiek guztiak Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erroldan une horretan inskribatuta dauden pertsonen artean esleituko dira. Iruritako kasuan, Karrika Nagusian hamar etxebizitza egiteko estimatutako gastua 1.530.036,27 eurokoa izanen da (gehi BEZ) eta lanak datozen asteetan esleituko dituzte.

Zangozako, Azkoiengo eta Iruritako babes ofizialeko etxebizitzak Nafarroa Social Housing alokairurako foru planaren bigarren fasean sartzen dira. Lehenengo bi sustapenak udalek Nasuvinsari utzitako udal-jabetzako lurretan eginen dituzte; Iruritaren kasuan, berriz, Nasuvinsak eraikin bat erosi du jabetzan, hura akitzeko.

Era berean, titulartasun publikoko 40 babes ofizialeko etxebizitza horiek Nafarroako Gobernuaren, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) eta Next Generation Funts Europarren bidez finantzatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun