Baztango Bertan elkarteak logo eta lelo berrien eta hainbat ekimenen berri eman zuen joan den azaroaren 20an egindako agerraldian.
Eguberriei begira material birtziklatuekin apaingarriak egin dituzte abendu hasieran antolaturiko tailerretan eta horiek bailarako hainbat herrietan ikusgai izanen dira. Bertzalde hilabete akabailan ere 4 saski zozketatuko ditu. Bertan elkarteko juntakidea den Maxux Goñirekin mintzatu gara.