Eguberrietako jostailu bilketa solidarioa eginen dute heldu den astean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 20a, 16:00

Elizondoko Errege Kabalgatako komisioak jostailu eta liburu bilketa solidarioa egitea erabaki du, eta horretarako abenduaren 23an, 26an, 27an eta 28an Baztan pilotalekuan izanen dira, 16:30etik 19:00ak arte.

Adierazi dutenez, jostailuak biltzeko egoera onean egon beharko dute, kaxa batean behar bezala sartuak, haurren adin tartea zehaztua eta generorik adierazi gabe. Bildutako jostailuak Valentziarat bidaltzen saiatuko dira, baina lortzen ez badute, beharrak dituzten eskualdeko haurrei bideratuko dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun