Sinopsia
Dena ametsa den irudipena poema bildumarekin estreinatu zen Leire Vargas poeta durangarra euskal letren plazan. 1921eko Irun Hiria poesia saria eskuratu zuen liburu hark, eta oihartzun nabarmena lortu irakurle eta kritikarien artean.
Hiru urte pasata, bigarren poema-sorta batekin dator: Bihotz-museo bat. Esan liteke nabari dela igarotako denbora; helduagoa egin da idazkera eta umoagoa idazlearen begirada ere, bizi izandakoaren haztak ematen duen sendotasuna berekin balu bezala. Bizi gogoa eta esperientzia berrien kilika presente daude poemotan, baina baita harremanetan suertatzen diren urruntzeak eta zauriak ere, arrazoiaren eta emozioen arteko talka eta oreka joko neurritsu batean.