Txaruta pilota elkarteak antolatutako Baztango XLIII. Txapelketako finalak jokatu dituzte igande honetan. Kategoria batzuetako pilota partidak Elizondon izan dira eta bertzeak Iruritan.
Elizondoko finalak
- Umeen A mailan, Amezketako Ekhi Gorostidik eta Mikel Balerdik 18-12 irabazi zieten Goizuetako Urki Larralderi eta Joan Olaizolari.
- Kimuen A mailan, Ataungo Aiur Arratibelek eta Aretz Aldasorok 18-12 irabazi zieten Bortzirietajko Ekai Mikelperizena eta Beñat Goñiri.
- Haurren A mailan, Ataungo Xabat Labakak eta Bortziriak taldeko Jon Lazkanotegi beratarrak 18-3 irabazi zieten Urdazubiko Julen Agestari eta Iruritako Mikel Iñarreari.
- Kadeteen A mailan, Leitzako Egoi Bidartek eta Lodosako Jon Salanuevak 18-10 irabzi zieten Malerrekako Hegoi Fagoagari eta Leitzako Aimar Zubillagari.
- Gazteen mailan, Lazkaoko Beñat Perezek eta Aratz Ormaetxeak 18-12 irabazi zieten Sopelako Unax Ramirezi eta Ataungo Sergio Nanclaresi.
Iruritako finalak
- Umeen B mailan, Elizondoko Aimar Olazarek eta Iruritako Axier Gamiok 18-14 irabazi zieten Bortzirietako Unai Mikelperizenari eta Oihan Anduezari.
- Kimuen B mailan, Arraiozko Aiora Arraztoak eta Iruritako Mikel Agerraldek 18-15 irabazi zieten Lantzeko Ibai Zigandari eta Iruritako .Oihan Etxenikeri.
- Haurren B mailan, Arbizuko Oier Mendinuetak eta Iker Loidik 18-15 irabazi zieten Lazkaoko Xanet Aranbururi eta Ibai Artolari.
- Kadeteen B mailan, Oberenako Eneko Rekaldek eta Atarrabiako Mattin Leizak 18-14 irabazi zieten Markinako Julen Ibarzabali eta Gotzon Odiagari.
Sari banaketan, Aimar Olaizola eta Unai Apeztegia pilotari ohiak eta Unai Laso pilotaria izan ziren.